Aiako medikuaren otsaileko ordutegia

Erredakzioa

Aiako osasun zentroa. (Andrea Zipitria Ibarrola)

Aiako osasun zentroan mediku zerbitzuaren ordutegia finkoa izango da otsailean. Hona hemen, egunez egun, medikuaren ordutegi zehatza.

Aiako Udalak herriko osasun zentroko mediku zerbitzuaren urtarrileko ordutegia jakinarazi du. Hilabete osoan zehar, asteazkena ez ezik, astean zehar, 8:00etatik 15:00etara egongo da medikua Aian. Hileko asteazkenetan, berriz, ordutegia bestelakoa izango da: 12:00etatik 15:00etara eskainiko da zerbitzua.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide