Aiako Udalak Gozategi Enparantzaren 9. zenbakian dagoen Jauregi taberna-jatetxea alokatzeko lehiaketa publikoa jarri zuen martxan urtarrilaren 30ean, eta baldintzetan aipatu gisa, bihar izango da horretarako azken eguna.
Prezioari dagokionean, hileko 350 eurokoa izango da alokairua, (BEZ kanpo). Lehenengo bi urtetan, prezioa mantendu egingo da. Kontratuaren luzapena gauzatuz gero, berriz, bigarren urtetik aurrera prezioari Euskal Autonomi Erkidegoko KPI-a gehituko zaio. Kontratuaren iraupena, berriz, urte batekoa izango da, baina bi aldeek kontratua amaitu aurretik hiru hilabete baino lehenago kontrakorik azaltzen ez
badute, 4 urte gehiagorako luzatuko da.
Ustiaketa baldintzen inguruko xehetasun guztiak Aiako Udalaren webgunean daude eskuragarri, ondorengo estekan.