Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek Almazenean antzezlana eskainiko dute otsailaren 17an, Aiako probalekuan. 20:00etan jarri dute hitzordua, eta sarrerak salgai jarriko dituzte bihartik aurrera, internetez eta kultur etxean.
Txalo Produkzioak ekoiztetxearen lana David Desola idazle kataluniarrak sortutako komedia da, eta Begoña Bilbaok zuzendu du. Esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du antzezlanak.