Aiako igerilekuko eraikina eraisteko lanak hasi dira

Andrea Zipitria

Mometuz tabernaren zatia birrindu dute. Hamalau astez luzatuko dira obrak.

Irudietan ikus daitekeen bezala, hasi dira udal igerilekuko eraikin osagarriaren obrak. Momentuz, tabernaren zatia birrindu dute.

Obrak hamalau astez luzatuko dira, eta helburu dute igerilekuko instalazio guztiak irisgarriak izatea, eta halaber, eraginkortasun handiagoa duen eraikina edukitzea igerilekuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide