Andatzako auzotarrek adi jarraitu dute 'Emakumea eta kirola' hitzaldia

Onintza Lete Arrieta

Hiru kirolariak Ane Sarasola auzo elkarteko kidearekin, ostegunean, solasaldian. (Utzitakoa)

Ostegun iluntzean auzo elkartean solasaldia eskaini zuten Maider Usandizaga pilotu oñatiarrak, Aroa Sanchez harrijasotzaile oriotarrak eta Itxaso Erasun pilotari zizurkildarrak, eta hitzaldira gerturatu zirenek gustura entzun zituzten haien iritziak. 

Andatzako auzo elkarteak hitzaldia antolatua zuen ostegun iluntzerako Emakumea eta kirola izenburupean, eta auzotarrek ez zuten hutsik egin, eta adi-adi jarraitu zituzten Maider Usandizaga pilotu oñatiarrak, Aroa Sanchez harrijasotzaile oriotarrak eta Itxaso Erasun pilotari zizurkildarrak kontatzekoak zituztenak.

Ane Sarasola Andatzako auzo elkarteko kidea arduratu zen galderak egiteaz, eta amaieran, herritarrek aukera izan zuten kirolariekin hitz egiteko nahiz haiei galderak egiteko.

Auzotarrak, hitzaldia entzuten. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide