Errege Egunez egingo dute Aristerrazuko erromeria

Onintza Lete Arrieta

Izer eta Alabier, Aristerrazuko plazan.

Izer eta Alabier trikitilariek eskainiko dute musika dantzagarria, 18:00etan hasi eta 21:00 arte.

Aristerrazuko erromeriaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, aste honetako dantza saioa ez da igandean izango, larunbatean baizik. Izan ere, jaieguna da larunbata, Errege Eguna, eta erromeria iluntze horretan egitea erabaki dute.

Plaza hori ondo baino hobeto ezagutzen duten trikitilariak igoko dira Andatza auzoko oholtza berezira: Izer eta Alabier.

Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira panderoa eta trikitixa astintzen, eta 21:00 arte irango du zuzeneko musika emanaldiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide