Asier Tejado nagusitu da Aiako Slalomean

Aritz Mutiozabal -Urtzi Oteiza 2024ko urt. 1a, 13:30

Iazko lorpena berretsi zuen gidari bilbotarrak atzokoan. Jende ugari hurbildu zen Ubegun industrialdera proba bertatik bertara ikustera.

VII. Slalom auto proba jokatu zuten atzo goizean Ubegun industrialdean, eta urtero bezala, sekulako giroa sortu zen motorzaleen artean. Motor hotsa eta pneumatiko erre usaina ez ziren falta izan, eta bertaratu zirenek gogotik gozatu zuten beste urte batez.

Guztira, 37 auto eta gidarik eman dute izena txapelketan, eta entrenamenduko probaren ondotik, bi txanda izan zituzten denborarik azkarrenean osatzeko pabiloi artean ezarritako zirkuitua. Irabazlea Asier Tejada izan zen, iazko garaipena berretsi zuen bilbotarrak, 01:20,745ko denborarekin. Bigarrena Mikel Lasarte izan zen 6 segundora, eta hirugarren, Unai Arretxe ia zazpi segundora.

Aipatu hiru sailkatuak car-cross modalitateko ibilgailuekin aritzen dira, eta autoen modalitatean, berriz, Iosu Alberdi azpeitiarrak bukatu zuen lehen postuan, sailkapen orokorrean laugarren izanda.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide