Aian ere korrika eman diote amaiera urteari

Maria Maya Manterola

Haurrak zein helduak animatu dira urtea lasterka agurtzera. Arratsaldez egin dute Aian San Silbestre, eta jende ugari batu da plazan korrikalariei animoak ematera.

Urtero bezala, arratsaldez korritu dute Aian San Silbestre lasterketa. Lehenbizi, 16:30ean, izena emateko postua jarri dute, eta orduerdi beranduago hasi dira lehen lasterketak. 

Haurrak izan dira lehenbizikoak. Adinean aurrera egin ahala, ibilbide luzexeagoa egin behar izan dute partaideek, eta 17:30ak aldera eman diote hasiera helduen lasterketari. Plazan bertan hasi eta bukatu dute lasterketa, herriari hiru itzuli eman ondoren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide