Elizagoien ahizpen erromeria izango da bihar Aian

Maria Maya Manterola

Elizagoien ahizpak Aristerrazun, artxiboko irudian.

Iganderoko hitzordua astelehenera pasa dute oraingoan, eta beraz, urte berriko lehen egunean izango da Aristerrazuko erromeria.

Gaur beharrean, bihar izango da Andatza auzoko ohiko erromeria. Izan ere, urte berriko lehen egunera aldatu dute iganderoko hitzordua, eta beraz, bihar elkartuko dira zaleak Aristerrazuko plazan. 

Elizagoien ahizpak 18:00etatik 21:00ak artean arituko dira trikiti eta pandero doinuez auzoa girotzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide