Ohiturarekin jarraituz, urtea motor hotsekin agurtuko dute Aian. VII. Slalom proba automobilistikoa jokatuko du bihar goizean Ubegun industrialdean: pabiloi arteko zabalguneak pista bihurtuta, sekulako giro sortuko da beste urte batez motorzaleen
Guztira, 39 auto eta gidarik eman dute izena txapelketan, eta hauek 10:00etan hasiko dira lehian, banaka, hainbat txanda osatuz. Edonola ere, aurrez epaileek ibilgailuei egiaztapenak egingo dizkiete, 09:00etatik 09:45era.