Aiako Udalak jakinarazi duenez, energiaren inguruko aholkularitza-zerbitzua gaur arte egongo da zabalik aurten. Ohi bezala, 14:00etara bitartean izango ditu bulegoko ateak zabalik, kultur etxean. Bertan, energiaren aurrezpen eta eraginkortasunaren inguruko zalantzak argitzeko aukera izango dute herritarrek.
Interesa duten herritarrek 943-13 11 44 telefono zenbakira deitu dezakete.