Usadio zaharreko meta berria

Aritz Mutiozabal

San Martin bailarako hiru bizilagunek belar meta nola egiten den erakutsi zuen atzo arratsaldean herriko plazan.

Baserri giroko usadioak berreskuratu eta ezagutzera emate aldera, hitzordu berezia antolatu zuen Orioko Udalak atzo arratsalderako. Belar meta nola egiten den erakutsi zuten jendaurrean San Martin bailarako hiru lagunek, baserritar jantzia soinean eta sardeak eskuan.

Herriko plazan egin zuten erakustaldia, 17:30etik aurrera, nahiz eta hasieran 17:00etan hasiko zela iragarrita egon; bitarte horretan, etxeko txikienak gustura aritu ziren belar gainean jauzika eta brinkoka edo belarra zabaltzen.

Lanak hasita, hirukoa martxan ederrean hasi zen Imanol Insausti eta Iñaki Larrañaga trikitilarien erritmopean, eta herritarren ikusmina piztuz. Bakoitzak bere ardurak hartuta, txukun-txukun aritu ziren, meta dotorea osatu arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide