Aiako XVII. Argazki Lehiaketak baditu saridunak. Herritarrek izan dute argazki gustukoenak bozkatzeko aukera, eta puntu gehien lortu dituena izan da, Agurtzane Garmendiaren argazkia. Bigarren saria lortu du Aran Aldaiek, eta hirugarrena, berriz, Aroa Fernandezentzat izan da.
Aiarrak ez diren argazkilariek ere izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera, eta horietatik irabazleak izan dira: Manex Etxeberria (Andoain), Luis Epelde (Zarautz) eta Yan Surget (Frantzia), hurrenkera horretan.
Argazki guztiekin, datorren urteko egutegia osatu da.