Gatiburen kontzerturako sarrerak internet bidez erosi daitezke gaurtik aurrera

Andrea Zipitria 2023ko abe. 15a, 12:30

Martxoaren 16an izango da kontzertua, Aiako probalekuan. Gernikako taldeak EH Distopikala disko berria aurkeztuko du. Sarrerak orain arte, kultur etxean bakarrik egon dira salgai, baina garutik aurrera, internet bidez ere izango dira eskuragarri.

Gatibuk kontzertua emango du Aian, martxoaren 16an. Talde gernikarra Aiako probalekuko oholtzara igoko da.
 
Iaz plazaratu zuen Gatibuk EH Distopikala, eta lan berri hori taularatuko dute Aian ere. Sarrerak aste hasieran jarri zituzten eskuragarri kultur etxean, eta gaurtik aurrera, internet bidez ere erosi ahalko dira ondorengo estekan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide