Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak, Aiako Udalarekin elkarlanean, etxebizitzetako energien inguruko bi tailer antolatu ditu. Lehena, bihar izango da. Komunitate energetikoak: zer dira eta nola funtzionatzen dute? izenburupean, beste herrietan sortu diren komunitate energetikoen inguruan jardungo dira. Bihar izango da lehen tailerra, 18:00etan, kultur etxean.
Jakin ezazu zein den berokuntza sistemarik egokiena zure etxebizitzarako izenburupean, egingo dute bigarren tailerra, abenduaren 19an, asteartearekin. 18:00etan izango da kultur etxean.
Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzi behar da edo 605 75 76 87 zenbakira deitu (astelehenetik ostiralera, 9:00-15:00).