Gatibu taldeak kontzertua emango du Aian eta sarrerak gaur jarriko dituzte salgai

Andrea Zipitria

Martxoaren 16an izango da kontzertua, Aiako probalekuan. Gernikako taldeak EH Distopikala disko berria aurkeztuko du. Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, kultur etxean, eta ostegunera arte erosi ahalko dira bertan. Ostiraletik aurrera, berriz, internet bidez izango dira eskuragarri sarrerak.

Gatibuk kontzertua emango du Aian, martxoaren 16an. Talde gernikarra Aiako probalekuko oholtzara igoko da.
 
Iaz plazaratu zuen Gatibuk EH Distopikala, eta lan berri hori taularatuko dute Aian ere. Sarrerak gaur bertan jarriko dituzte eskuragarri Aiako Kultur Etxean, 22 euroan bakoitza. Sarrerak bertan bakarrik erosi ahalko dira ostegunera arte. Ostiraletik aurrera, sarrerarik geratuko balitz, internet bidez, aiaturismoa.eus webean jarriko dituzte salgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide