Erromeriarik ez da faltako egunotan Aristerrazun

Onintza Lete Arrieta

Aristerrazuko plaza, erromeria iluntze batean.

Elustondo anai-arrebak igoko dira oholtzara gaur iluntzean, eta igandean, berriz, Oier Baltzola eta Unai Andonegi.

Udazkenetik udaberrira, trikiti doinuz betetzen da igande eta jaiegunetan Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plaza, eta hala, gaur, abenduak 8, egingo dute hurrengo saioa. Elustondo anai-arrebak igoko dira oholtza gainera 18:00etatik 21:00etara, eta zabalik izango da taberna ere.

Igandean, hilak 10, Oier Baltzolak eta Unai Andonegik eskainiko dute erromeria saioa, ordu tarte berean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide