Errepidea erabat itxita izango da datozen bi asteetan Arruti baserriaren eta Errotaren arteko zatian. Hala jakinarazi du Aiako Udalak. Asteburuan gertatu zen luizia, eta lehen balorazioa eginda, azterketa sakonago baten beharra dagoela antzeman du udalak. Horregatik, itxita mantenduko da errepidea, datozen bi asteetan.