Arruti baserriaren eta Errotaren arteko errepidea itxita gelditu da luizi baten ondorioz

Onintza Lete Arrieta

Artxiboko irudian, Errota ingurua.

Aiako Udalak jakitera eman duenez, gutxienez asteburu osoa egongo da itxita.

Euria bota eta bota ari du azken orduetan, eta horrek luizi arriskua areagotzen du han-hemenka. Aian, esaterako, errepidea erabat itxita gelditu da Arruti baserriaren eta Errotaren arteko zatian. Hala jakinarazi du Aiako Udalak.

Udalak aurreratu du, gainera, gutxienez asteburu osoa egongo dela itxita errepide zati hori.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide