Mundu osoan bezalaxe, indarkeria matxistaren aurka protesta egiteko baliatu dute Azaroaren 25a Aian ere. Bestelako bidea hautatu dute, ordea, aldarrikapena egiteko; izan ere, antzerki bidez egin dute.
Hala, gorriz jantzitako hainbat emakume lurrean bota dira gizonek emandako tratu txarren biktima gisa indarkeria matxista irudikatzeko. Herritar ugari izan dira plazara bertaratu direnak ikuskizuna jarraitzeko eta aldarrikapenei atxikimendua adierazteko.