Zenbat dakizu zure osasunaz? izenburua duen ikastaroa ari da ematen Itxaso Erasun dietista nutrizionista Aian, gazte asanbladaren ekimenez. Tailerrak, guztira hiru saio izango ditu, eta gaurkoa izango da bigarrena. Hain zuzen ere, emakumeen zikloaren inguruan jardungo da Erasun.
18:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da.