Azaroak 25

Azaroak 25a aldarrikatzeko antzerkia egingo dute Aian

Andrea Zipitria

Pasa den urteko elkarretaratzea.

Azaroaren 25ean kalera aterako dira Aian ere, Aski da! ozen oihukatzeko. 13:00etan jarri dute hitzordua, plazan, eta antzerki bidez egingo dute aldarrikapena.

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izango da eta horren bueltan, Aian ere elkarretaratzea deitu dute. Plazan bilduko dira, 13:00etan, eta bertan antzerki baten bidez egingo dute aldarrikapena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide