Gaur hasiko dituzte sanmartinak Urdanetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 3a, 11:10

Urdanetako San Martin jaietan haurrentzako ekitaldi sorta ederra prestatzen dute. (Aritz Mutiozabal)

Auzotarrek egitarau zabala antolatu dute asteburu honetarako eta hurrengorako. Gaur 19:30ean botako dute jaien hasierako txupinazoa, eta ondoren bertso afaria eta erromeria egingo dituzte.

Azaroaren 11 gorriz markatuta izaten dute egutegian Urdaneta auzoan. San Martin eguna izaten da, eta horren bueltan egitarau zabala antolatu ohi dute auzotarrek. Aurtengoan ere ez dute hutsik egin, eta gaur abiatuko dituzte bi asteburu iraungo duten jaiak.

Egitaraua

Azaroak 3, ostirala
- 19:30. Festei hasiera emateko txupinazoa  eta, jarraian, poteoa auzoan zehar.
- 21:00. Bertso afaria auzoko frontoian Iker Zubeldia eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin eta Lidia Irigoien, Itzeder eta Leire Astiazaran trikitilariekin. Gai jartzailea Danel Olano izango da. Bertso afariko txartelak Urdanetako Izarran eta Izetan eta Zarauzko Udaberri jatetxean daude salgai eta urriaren 30a izango da horiek erosteko azken eguna.
- Gauean, erromeria frontoian, bertso saioaren ostean. Ximon taberna ere irekita egongo da ordu txikiak arte, DJ Olber eta DJ Patxen eskutik. Tartean, ezustekoak izango dira.
-Goizaldean, gaupaseroen argazkia.

Azaroak 4, larunbata
- 16:00. Mus txapelketa Indamendi elkartean.
- Ordu berean, ume jolasak frontoian. Txokolate beroa banatuko dute eta hainbat sorpresa izango dira.
- 23:00. DJ Jam eta DJ Indate Ximor tabernan.

Azaroak 5, igandea, Jubilatuen Eguna
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Bi bikoteren arteko pentatloi erakustaldia: Andoni Izeta VI.a eta Oihana Fernandez batetik, eta Jakes Izeta V.a eta Karmele Gisasoa Zelai III.a, bestetik. Herri-kirol jaialdia Izer eta Alabierrek girotuko dute.
- Ondoren, auzoko adinekoen bazkaria Urdanetako Indamendi Elkartean, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
- Bazkal ostean, bertso saioa eta trikiti saioa erretiratuentzat eta elkartera azaltzen direnentzat.
- 18:00. Kalejira tabernaz taberna bertsolari eta trikitilariekin.
- Jarraian, erromeria Izer eta Alabierrekin, 22:30 arte.

Azaroak 10, ostirala
- 23:00etan hasita, Ximon taberna zabalik DJ Hidalgoren eskutik.

Azaroak 11, larunbata, San Martin Eguna
- 06:00. Dianarekin batera oilasko biltzea Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
- 12:00. Meza nagusia eta ondoren Gure Boza otxotearen emanaldi xumea Jokin Lizaso apaiza omenduz.
-17:00. Auzotarren  herri-kirol jaialdia: trontza, txingak, lokotxak, zaku karrera...
- Jarraian, kalejira auzoan zehar trikitilariekin.
- 21:00. Bildutako oilaskoekin afaria Indamendi Elkartean.
- Ondoren, erromeria Enaitz Alberdi eta Naietzen eskutik Indamendi Elkartean.
- Gauerdian hasita, zabalik Ximon taberna DJ Bon-en eskutik.

Azaroak 12, igandea
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Auzotarren arteko esku pilota  eta pala txapelketako finalak.
- Jarraian, poteoa auzoan zehar Laja eta Lutxurdio trikitilariek alaituta.
- 18:00. Kalejira eta erromeria Laja eta Lutxurdioren eskutik 22:30ak arte.
- Ondoren, festei amaiera emateko patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide