Elikagaien xahuketari buruzko bi hitzaldi emango ditu UKUEk Aian

Andrea Zipitria 2023ko aza. 2a, 14:00

Elikagaien xahuketa murrizteko kanpaina (Aritz Mutiozabal)

Aiako Kultur Etxean izango dira bi saioak, datorren astean; lehena, azaroaren 7an, asteartearekin, izango da, eta bigarrena, azaroaren 9an, ostegunarekin. Biak ala biak, doako hitzaldiak izango dira, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

Urola Kostako Udal Elkarteak elikagaien xahuketaren inguruko hitzaldiak antolatu ditu datorren asterako. Hain zuzen ere, bi saio eskainiko dituzte Aiako Kultur Etxean, 19:ooetan hasita; lehenengoa, azaroaren 7an izango da, asteartearekin, eta bigarrena, azaroaren 9an, ostegunarekin.

Hitzaldi hauetan elikagaien xahuketari buruz datuak eta jardunbide egokien inguruko jarraibideak emango dituzte, besteak beste. Saioak doakoak izango dira eta bertaratzeko asmoa dutenek ez dute izena eman beharko aurrez.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide