Arraza Anitzeko Ganaduen XXIII. Enkantea egingo dute gaur Aian

Mireia Galarza Bastida

Aiako XVI. ganadu enkantea. (Artxiboa)

Gaurko enkantean haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dituzte: Limusinak, Blondak eta Pirenaikak. 11:45ean hasiko da hitzordua. 

11:45ean hasita, Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita hirugarren Enkantea izango da gaur Aiako Testaje Zentroan.

Gaurko enkantean haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dituzte: Limusinak, Blondak eta Pirenaikak. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko dela jakinarazi dute arduradunek.

Halaber, animalia bat erosten duenari 50 euro aplikatuko dizkiete administrazio eta kudeaketa gastuengatik, hau da, agiria, gutun genealogikoa eta halakoengatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide