Aiako medikuaren urriko ordutegia

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko urr. 9a, 09:12

Aiako osasun zentroa. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Aiako osasun zentroan mediku zerbitzuaren ordutegia aldakorra da, eta udalak urriko ordutegia jakinarazi du. 

Aiako Udalak herriko osasun zentroko mediku zerbitzuaren urriko ordutegia jakinarazi du. Hona hemen ordutegia:

Gaur, urriaren 9a. 11:30etik 13:00etara.
Bihar, urriak 10. 08:30etik 11:00etara.
Etzi, urriak 11. 09:00etatik 11:00etara
Urriak 13, ostirala.  Ez da mediku zerbitzurik izango.
Urriak 16, astelehena. 11:30etik 13:00etara
Urriak 17, asteartea. 08:30etik 11:00etara.
Urriak 18, asteazkena. 09:00etatik 11:00etara.
Urriak 19, osteguna. Oraindik ordutegia zehaztu gabe.
Urriak 20, ostirala. 09:00etatik 11:00etara.
Urriaren 23tik 31ra. 12:30etik 15:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide