Nerea Arruti eta Ainitze Zumeta garaile, Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora eta Harri Txikien Txapelketetan

Mireia Galarza Bastida 2023ko urr. 8a, 17:20

Arrutik 14 minutu eta 7 segundutan amaitu ditu lanak, eta Zumetari dagokionez, guztira 4.750 kilo altxatu ditu. 

Gaur jokatu dituzte Aian Gipuzkoako Harri Txikien eta Lehen Mailako Aizkora Txapelketak, probalekuan. Aizkorari dagokionez, Nerea Arruti nagusitu da, lanak 14 minutu eta 7 segundutan amaitu ondoren. Bigarrena izan Oihana Fernandez de Barrena (19 minutu eta 14 segundu), hirugarrena Ane Zapirain (20 minutu) eta laugarrena Malen Barrenetxea (24 minutu eta 7 segundu).

Harri Txikien Txapelketari dagokionez, Ainitze Zumeta zarauztarra izan da kilo gehien altxatu dituena, guztira 4.750. Hain zuzen, zilindroari 31 altxaldi eman dizkio, kubikoari 20 eta bolari 25. Bigarrena izan da Lierni Osa, guztira 4.250 kilo altxata (zilindroa 30 aldiz, kubikoa 16 eta bola 22), eta hirugarrena Olaia Esnaola azpeitiarra, 4.1187,50 kilo altxatu ondoren (27 aldiz zilindroa, 19 kubikoa eta 21 bola). Maddi Gesalaga, Ane Zinkunegi eta Aroa Sanchez izan dira, hurrenez hurren, laugarren, bosgarren eta seigarren. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide