Harri Txikien Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketa izango da bihar probalekuan

Andrea Zipitria

Ainitze Zumeta Bi Harri Txapelketan.

Lehenengo Mailako Aizkora Txapelketa ere jokatuko dute. 12:00etan hasiko da erakustaldia, Aiako probalekuan.

Harri Txikien Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketa jokatuko da gaur, igandearekin, Aiako probalekuan. 12:00etan jarri dute hitzordua eta harri-jasotze ekitaldia ez ezik, Lehenengo Mailako Aizkora Txapelketa ere izango da. 

Harri Txikien txapelketan arituko dira: Lur Errekondo, Olaia Esnaola, Maddi Gesalaga, Lierni Osa, Aroa Sanchez, Ane Zinkunegi eta Ainitze Zumeta. Lehenengo mailako aizkora txapelketan, berriz, parte hartuko duten kirolariak izango dira: Nerea Arruti, Malen Barrenetxea, Oihana Fernandez de Barrena eta Ane Zapirain.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide