Gaur jarriko dira salgai Intza Unanueren kontzerturako sarrerak

Andrea Zipitria 2023ko urr. 3a, 10:30

Intza Unanue.

Orioko artistak hilaren 14an emango du disko berriaren aurrerapen kontzertua, 22:30ean hasita probalekuan bertan. Sarrerak, gaur jarriko dira salgai, 16:30etik aurrera, kultur etxean edo internet bidez.

Intza Unanue artista oriotarrak, Aheri disko berriaren aurrerapen kontzertua eskainiko du hilaren 14an, larunbatarekin, Aiako probalekuan, 22:30ean hasita. Sarrerak gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai, 16:30etik aurrera, kultur etxean edo internet bidez esteka honetan. 

 

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide