Aiako Lur Alkartasuna kooperatibak urteko batzar batzar orokorra egingo du datorren igandean, urriaren 8an. Deialdia bazkideentzat bakarrik izango da. 11:30ean bilduko dira, kultur etxean.
Hizpide izango dituzten gaien artean daude: 2022ko ekitaldiko kontuen onarpena eta kudeaketa aztertzea; irabazien edo galeren banaketa; 2022ko gorabeheren aipamena egitea, 2023ko ekainaren 30ean BMrekin egindako frankiziaren berri eman eta lehen hilabeteen balantzea egin; Estatutuak Euskadiko Kooperatiben 1/2019 Legera egokitzea, eta beste hainbat zuzenketa egitea; zuzendaritza batzordearen aukeraketa eta onarpena; zaintza-batzordea aukeratzea eta onartzea; eta azkenik, eskaera galderak.