GazteNek programako topaketa izan da gaur Iturraran Parketxean

Andrea Zipitria 2023ko ira. 28a, 16:00

GazteNek programako kideak, Iturraran Parketxean. (Argazkia: Jon Ander Azpiroz)

GazteNek programa foru aldundiak sustatzen du, eta helburu du gazteak lehen sektorean eta landa munduan sar daitezen erraztea. Aurten, Gipuzkoako 23 gazte hasiko dira lanean lehen sektorean, tartean dira eskualdeko hainbat. Iturraran parketxean egin dute gaur, topaketa.

Aiako Iturraran Parketxean bildu dira gaur, aurtengo GazteNek programan parte hartuko duten nekazari gazteak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko zein Aiako Udaleko politikariak. Tartean izan dira, Jon Ander Azpiroz Aiako alkatea, Eider Mendoza Diputatu Nagusia, Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko Foru Diputatua eta Arantxa Ariztimuño Nekazaritza eta Lurralde Orekarako Zuzendari Nagusia.
 
Gauko topaketa hau sektorean lanean hasiko diren gazteei aitortza egiteko, eta haiekin sektorearen etorkizunari buruzko ideiak partekatzeko helburuarekin antolatu da.
 
GazteNek programa, jaurlaritzak eta hiru aldundiek jarri zuten abian 2004 urtean, gazteak lehen sektorean eta landa munduan sar daitezen errazteko. Aurten, Gipuzkoako 23 gazte hasiko dira lanean lehen sektorean, tartean dira eskualdeko hainbat herritar.
 
Foru Aldundiak 988.024 euro bideratuko ditu 2023an programa honetara, ongi prestatu eta kualifikatutako gazteak jarduera hauetan has daitezen, belaunaldi aldaketa sustatuz, eta garapena, dibertsifikazioa, enplegua eta enpresa berrien sorkuntza bultzatuz.
 
 
 
 
 
 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide