Aiako Jai Batzordeak azaldu dutenez, Marea Urdina elkartera bideratuko dute herriko festen baitan antolatutako hainbat ekitalditan lortutako dirua. Hain justu ere, tonbola solidarioan, sardina janean, Harribilen emanaldian eta bertso jaialdian lortutako dirua bideratuko dute aipatu elkartera. Datozen egunetan jakinaraziko du batzordeak zenbat diru bideratuko duen aniztasun funtzionala duten herritarren aldeko elkartera.