San Lorentzo eguna ospatuko dute bihar Aian, eta Herri Kirolen Jaialdiaren barruan egitekoa zen Gizonezkoen Kintopekoen Harrijasotze Txapelketa bertan behera geratu da. Parte hartzekoak ziren hainbat harri jasotzaileren bajak bultzatuta hartu dute erabakia, eta, horren ordez, Imanol Royo Lartain harri jasotzaileak erakustaldia eskainiko du.
Hala eta guztiz ere, Emakumeen Kintopekoen Harrijasotze Txapelketak aurrera jarraitzen du; Udane Ostolaza, Olaia Esnaola, Maddi Gesalaga eta Naroa Arruti egongo dira harria jasotzen. 17:30ean izango da txapelketa, Aiako probalekuan.
Horrez gain, jaialdia osatzeko aizkora saioa ere egingo dute Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Jokin Urretabizkaia eta Julen Alberdi Txikia IV aizkolariek.