Amaitzear dira San Donato eta San Lorentzo jaiak Aian. Goizean pilota partidak izango dira, eta arratsaldeari hasiera emango diote Herri Kirol Jaialdiarekin.
Gauean, berriz, Harribil dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du, eta Puro Relajoren musikaz gozatzeko aukera ere egongo da.
Hona hemen egitaraua osorik:
Abuztuak 10, osteguna, San Loretzo Eguna
- 07:00. Diana herriko kaleetan zehar.
- 07:30. Gaupaseroen argazkia.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Pilota partidak. Emakumezkoak: Arrillaga-Erasun Etxegarai-Mendizabalen aurka. Gizonezkoak: Xala-Albeniz Orbegozo-Pascualen aurka.
- Ondoren, herriko adinekoei eskainitako bazkaria.
- 17:30. Herri Kirol Jaialdia. Gizonezkoen Gipuzkoako Kintopeko Harrijasotze Txapelketa: Iraitz Arruti Artetxe, Imanol Royo Lartain eta Hodei Gurrutxaga Lertxundi. Emakumezkoen Gipuzkoako Kintopeko Harrijasotze Txapelketa: Udane Ostolaza Etxabe, Olaia Esnaola Aldalur, Maddi Gesalaga Zendoia eta Naroa Arruti Artetxe. Aizkoran: Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Jokin Urretabizkaia eta Julen Alberdi Txikia IV-a.
- Ondoren, kalejira trikitilari eta buruhandien eskutik.
- 22:30. Harribil dantza taldearen emanaldia.
- Ondoren, Puro Relajoren kontzertua.
- 01:00. Traka zaratatsua eta txokolate beroa.
- Ondoren, DJ Xatur.