Gaur abiatuko dituzte Aiako jaiak Gazte Egunarekin, eta festa batzordetik jakinarazi dute azken orduko aldaketa bat izango dela biharko prestatutako egitaraua. Hasiera batean, bihar arratsalderako trikitilari txapelketa antolatu zuten, baina ez da bikoterik animatu parte hartzera, eta horren ordez Aiako Tonbola Solidarioa egingo dute plazan Marea Urdina elkartearen alde.
17:30etik 18:00etara boletoen salmenta egingo dute, era 18:00etan ekingo diote tonbolari. Era guztietako opariak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek, eta aiarrak eta bisitariak parte hartzera animatu dituzte. Gainera, zehaztu dute jasotako diru guztia Marea Urdina elkartearentzat izango dela, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde lanean jarrai dezaten.