Pasa den igandean —uztailak 30— jokatu zituzten Aiako pala txapelketako finalak. Emakumeen txapelketako zein gizonen zazpi kategorietako finalak jokatu zituzten. Hona hemen emaitza guztiak:
Pala txapelketako emaitzak:
10 urte bitartekoak
Oinatz-Antton txapeldun Haitz-Beñaten aurka: 10-8 eta 10-6
11-15 urte bitartekoa neskak
Intza-Sara txapeldun June-Saioaren aurka: 10-7, 2-10 eta 5-1
Banaka nagusiak
Iban txapeldun Ikerren aurka: 10-1, 10-1
11-15 urte bitarteko mutilak
Aner-Oier txapeldun Koldo-Xubanen aurka: 6-10, 10-6 eta 5-3
Gizonezko binakako bigarren maila
Aimar-Manex txapeldun Aritz-Igoren aurka: 5-10, 10-7 eta 5-3
Emakumezko binaka nagusiak
Miriam-Nahia txapeldun Ainitze-Olaiaren aurka: 10-8, 10-5
Gizonezko binakako lehenengo maila
Iker-Iban txapeldun Xabi-Daniren aurka: 10-5, 10-9