San Donato eta San Lorentzo jaien baitan Trikitixa Txapelketa egingo da abuztuaren 6an, herriko plazan. Bada, gaur izango da izena emateko azken eguna. Horretarako, mezu bat idatzi behar da jbatzordea@gmail.com helbidera.
20 urtetik beherako trikitilari gazteek parte hartu dezakete. Zortzi bikote baino gehiagok izena ematen badute, aurretik kanporaketa egingo da.
Bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu plazan: trikitixa, porrusalda eta fandangoa. Sariak, berriz, ondorengoak izango dira:
- Lehenengo postua: txapela, garaikurra eta 250 euro
- Bigarren postua: 180 euro
- Hirugarren postua: 150 euro
- Gainerako parte-hartzaileak: 50 euro