Aiako Udalak Rosa Corral medikua eta Javi Vilches praktikantea omenduko ditu larunbat honetan

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 27a, 11:52

Vilches eta Corral, artxiboko irudian.

"Hainbat urtez egin duten lana eskertzeko" antolatu dute ekitaldia, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte eskertza saioan parte hartzera.

Aiako Udalak omendu egingo ditu hainbat urtez herriko medikua eta praktikantea izan diren Rosa Corral eta Javi Vilches. Azken horrek 2011n hartu zuen erretiroa, eta Corral abuztu honetan bertan jubilatuko da.

"Urteetan egindako lana eskertzeko" antolatu du ekitaldia udalak, eta herritar guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera. Omenaldia Goiz-Argin izango da, anbulatorio ondoko lokalean, larunbat honetan 11:30ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide