Aiako San Donato eta San Lorentzo festetan, umeen eguna ospatzen da abuztuaren 8an. Bada, aurten, berrikuntza gisa, familien bazkaria antolatu dute egun horretarako. Bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte Aize-Berri kafetegian. Helduek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurren menuak, bost euro balioko ditu. Izena emateko aukera uztailaren 28ra arte luzatuko da.
Hona hemen haurrentzako menua:
- Urdaiazpiko kroketak
- Km0 hamburgesa eta saltxitxak parrillan patatekin
- Izozkia
Hona hemen helduentzako menua:
- Ensalada eta iberikoak
- Txerri kostila eta oilaskoa
- Sorbetea