Ate joka dira Aiako San Donato eta San Lorentzo festak, eta ohiturei jarraiki, abuztuaren 6an, igandearekin, izango da aurtengo herri afaria. Afarirako txartelak eskuragarri daude dagoeneko, Iturriozena tabernan, 25 eurotan. Abuztuaren 4a izango da txartelak erosteko azken eguna.
Ondorengoa izango da menua:
- Marmitakoa
- Txuleta
- Postrea
- Edaria, kafea eta kopa
Menu begetarianoa ere eskainiko dute, baina horretarako izena emateko orduan espresuki adierazi egin beharko du.