Gipuzkoako bigarren mailako aizkora txapelketa jokatu zen igandean, Andatza auzoan. Bederatzi parte-hartzailek hartu zuten parte, 54 ontzako lau enbor eta 60 ontzako bi enbor moztu behar zituzten, eta horretan azkarrena Xabier Zaldua zumarragarra izan zen; 17 minutu eta 37 segundo behar izan zituen. Hirugarren postua, berriz, etxean geratu zen. Andoni Iruretagoienak Izeta VI eskuratu baitzuen.
Hona hemen sailkapena:
- Xabier Zaldua: 16 minutu eta 05 segundo
- Julen Gabirondo: 16 minutu eta 37 segundo
- Andoni Iruretagoiena Izeta VI: 17 minutu eta 37 segundo
- Jokin Urretabizkaia: 17 minutu eta 51 segundo
- Aratz Mugerza: 18 minutu eta 08 segundo
- Yulen Aranberri: 24 minutu eta 39 segundo
- Aitor Urteaga: 25 minutu eta 40 segundo
- Ibon Garaiburu: 27 minutu eta 01 segundo
- Unai Zabala: lanak bukatu gabe
Argazkiak: Ibon Errazu