Atzo, igandearekin, jokatu zen 2023ko Gipuzkoako bigarren mailako aizkora txapelketa, Andatzan. Bada, podiumeko hirugarren postua etxean geratu zen, Andoni Iruretagoiena Izeta VI aiarrak, lortu baitzuen hirugarren postua. 17 minutu eta 37 segundo behar izan zituen 54 ontzako lau enbor eta 60 ontzako bi enbor mozteko.
Xabier Zaldua zumarragarrak jantzi zuen txapela 16 minutu eta 05 segundoan proba amaitu ondoren. Haren atzetik izan zen Julen Gabirondo Urnietako aizkolaria; 16 minutu eta 37 segundurekin.