Gipuzkoako bigarren mailako aizkora txapelketa izango da, gaur, 17:30ean, Andatza auzoan. Hain zuzen ere, partaideak izango dira: Jokin Urretabizkaia Basozabal, Xabier Zaldua, Aratz Mugerza, Julen Gabirondo, Andoni Iruretagoiena IzetaVI, Ibon Garaiburu, Aitor Urteaga, Yulen Aranberri eta Unai Zabala.
Horiek guztiek, 54 ontzako lau enbor eta 60 ontzako bi enbor moztu beharko dituzte. Irabazleak, datorren urtean lehenengo mailan izateko txartela eskuratuko du.