Larunbatean bi txirrindularik istripua izan zuten Zarautz eta Aia artean kokatutako Pagoeta Natura Parkean, eta horregatik, Larrialdi Zerbitzuek erreskatatu behar izan zituzten.
Hain zuzen ere, bi ezbehar izan ziren: lehenengoa, 9:30ak inguruan suertatu zen. Urdaneta inguruan dagoen pista asfaltatu batean. Txirrindulari batek, sorbalda atera zuen. Hori dela eta, suhiltzaileak, anbulantzia eta helikopteroa bertaratu ziren kirolariaren bila, eta ospitale batera eraman zuten.
Handik gutxira, gertakari horretatik gertu, Larrialdi Zerbitzuek berriro esku-hartze bat egin behar izan zuten beste txirrindulari baten erorketagatik. Kasu honetan, Ertzaintzaren helikopteroan eraman zuten txirrindularia, sorbaldan eta saihetsetan min handia zuela ikusita.