Julen Alberdik irabazi du Gipuzkoako lehenengo mailako aizkora txapelketa

Andrea Zipitria

Emakumezkoen Lau Arroa harrijasotze txapelketan, berriz, Lur Errekondok jantzi zuen txapela. Bi txapelketak Aiako probalekuan jokatu ziren atzoko egunez. 

Aiako probalekuan herri kiroletako bi txapelketa jokatu ziren atzo. Hain zuzen ere, emakumezkooen III. Lau Arrua harrijasotzaile txapelketa, eta gizonezkoen Gipuzkoako lehenengo mailako aizkora txapelketa. 

Emakumezkoen Lau Arrua txapelketan, 4.700 kg altxata lortu zuen garaipena Errekondok. 37 altzaldi egin zizkion zilindroari, 24 kubikoari eta 32 bolari. Haren atzetik, gutxigatik, geratu zen bigarren postuan Ainitze Zumeta; guztira, 4.600 kg altxa zituen. 37 aldiz zilindroa, 23 bider kubikoa eta 32 aldiz bola.

Gizonezkoen Gipuzkoako lehenengo mailako aizkora txapelketan, aldiz, Julen Alberdi azkoitiarrak jantzi zuen txapela. 30 minutu eta 39 segundo behar izan zituen enbor guztiak mozteko. Mikel Larrañaga azpeitiarra geratu zen bigarren postuan. Harek, 31 minutu eta 39 segundon bukatu zuen proba, Alberdi baino minutu bat beranduago, hain justu ere. Eneko Otaño beizamarrak bukatu zuen hirugarren postuan: 31 minutu eta 58 segundoan.

(Argazkiak: Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide