Usakume Colombaireen Tiraketa izango da bihar, Andatza auzoan

Andrea Zipitria 2023ko eka. 10a, 11:30

Aristerrazu zelaian izango da tiraketa, goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 17:30era. Izen-ematea irekita dago.

Bihar, 8. Usakume Colombaireen Tiraketa izango da Aiako Andatza auzoan. Aristerrazu zelaian izago da jarduna, hain justu ere. 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 17:30era luzatuko da.

Loatzo Tiro Elkarteak antolatu du proba, Andatzako Auzo Eskola elkartearen laguntzarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, oraindik izena emateko aukera badago, 50 euro ordainduta. Beteranoek 33,25 euroan izango dute izena emateko aukera, eta emakumeek zein juniorrek, 16,50 euroren truke hartu ahal dezakete parte.

Sariei dagokionez, 2.000 euro emango dituzte dirutan.

Ondorengoak izango dira banatuko dituzten sariak:

  • 1. saria: 565€, txapela, txakolina, sagardoa, oparia
  • 2. saria: 365€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 3.saria: 265€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 4.saria: 195€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 5.saria: 165€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 6.saria: 115€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 7.saria: 105€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 8.saria: 85€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 9.saria: 75€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 10.saria: 65€, txakolina, sagardoa, oparia
  • 11.etik 40.era, oparia

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide