Pagoeta Eguna berreskuratu dute Aian, Aiako Gazte Asanbladaren ekimenez, eta gaur 10:00etarako jende asko bildu da herriko plazan, Pagoetako tontorrera taldean igotzeko asmoz. "Ilusioz" heldu dira aiarrak hitzordura eta "gogoz" abiatu dira tontorrera. Mendi buelta egin ondoren, lagun artean herri bazkaria egingo dute plazan, eta iluntzean Aristerrazuko erromeriara dantza egitera joateko deia egin du Aiako Gazte Asanbladak.