Udal eta foru hauteskundeak dira gaur, eta herritarrak goizean goizetik gerturatu dira Aiako lehengo eskola eraikinera bozka ematera. Goiza "oso lasaia" ari dela izaten azaldu dute eskoletako arduradunek, eta eguneko lehenengo orduetan herritar helduak gerturatu direla, batez ere.
20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak, eta orduan hasiko dira kontaketak. Emaitzak webgune honetan jarraitzeko aukera izango da gaur gauean, eskualdeko hautagaien erreakzioekin batera.