Udal eta foru hauteskundetako kanpaina amaierako ekitaldi politikoa egin du gaur arratsaldean Aiako EH Bilduk, herriko plazan. Bertan izan dira protagonista Aiako alkategai Aitor Arregi, Orioko alkategai Anuska Esnal eta EH BIlduko legebiltzarkide Rebeka Ubera.
Ekitaldian zehar, EH Bilduk herrirako dituen proiektuez gain, udaleko jarduna herritarrengana hurbiltzearen garrantziaz mintzatu dira. "Egitearen gainetik, egiteko formak aintzakotzat hartu" behar dela nabarmendu dute.