Erromeria saioa izango da bihar

Andrea Zipitria 2023ko mai. 27a, 11:00

Hiru orduko saioa eskainiko dute, eta oraingo honetan hirukotea igoko da oholtza gainera. Patxi Aiorga, Mamen Maltzeta eta Joseba Zabala, hain justu ere.

Bihar, igandea, erromeria izango da Andatzako Aristerrazu plazan. 18:00etatik 21:00etara, izango da saioa, eta oraingo honetan hirukotea igoko da oholtzara. Hain zuzen ere, Patxi Aiorga, Mamen Maltzeta eta Joseba Zabala izango dira gonbidatuak.

Erromeria zaleak saiora gonbidatuta daude.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide